Aurrekontuaren Egonkortasunerako arau-fiskalak berriro ere indarrean
Neurriak toki entitateengan eragina du, Espainiako eta Nafarroako gobernuek jakinarazi dutenez, eta defizitari edo superabitari, zorrari eta urteko aurrekontuaren hazkundeari mugak ezarriko dizkio berriro
Covid-19aren pandemiak eta, ondoren, Ukrainako gerrak eragindako ondorioei aurre egiteko administrazioei aplikatzen zaizkien arau-fiskalak laur urtez (2020-2023) etenda egon ondoren, berriro ere indarrean jarriko dira. Hori dela eta, aurrekontuaren egonkortasunari dagokion araudia berriro ere aplikatu beharko da eta indarrean izango dira berriro defizitaren, zorraren eta aurrekontuen urteko hazkundearen gaineko mugak.
Nafarroako Gobernuak Ogasun Ministerioaren dokumentu bat helarazi die toki entitateei eta, bertan, azaltzen da arau-fiskalak berriro indarrean jartzeak 2024-2026 urteetan izango duen eragina.
Hona hemen alderdirik nabarmenenak:
- Toki entitateek KPIaren % 0,2ko superabita eduki beharko dute 2024an; % 0,1ekoa 2025ean; eta % 0,2koa berriro ere 2026an. Ehuneko horiek diru-sarrera ez finantzarioen % 3,5 inguru dira.
- 2024an toki entitate guztiek eduki beharreko zorrak ezingo du KPIaren % 14 gainditu. Hala ere, toki entitate bakoitzari, banaka kontuan harturik, toki ogasunei buruzko araudiak ezarritakoa aplikatuko zaio.
- Urte batetik bestera aurrekontuaren hazkundea mugatzen duen gastu-arauari dagokionez aldiz, % 2,6koa izango da 2024an; % 2,7koa 2025erako eta % 2,8koa aldiz, 2026rako. 2024ko % 2,6a 2023ko aurrekontuaren likidazioko gastu konputagarriari aplikatuko zaio.
Argazki oina
Ogasun Ministerioak toki entitateei azalpen-ohar bat igorri die aurrekontuaren egonkortasun neurriak berriro ere abiatzearen inguruan.