2025eko apirilak 1

Arrakala digitala murrizteko ikastaroak antolatzeko aukera eskaintzen die CNAIk toki-erakundeei

Programa, Europako funtsek finantzaturikoa, 64 urtetik gorakoentzat, emakumeentzat eta 18 urtetik beherakoentzat diseinaturik dago

Foto noticia

CNAI enpresa publikoak gaitasun digitaletan trebatzeko ikastaroak antolatzeko aukera eskaintzen die Nafarroako toki-erakundeei udalerrietan bertan. Prestakuntza programak Nafarroako Gobernuaren babesa du eta Lurralde Kohesiorako Departamentuak koordinatzen du.

Europar Batasunak Next Generation-EU funtsen bidez finantzaturiko ekimena da. Udalerri txikiei zuzendurik dago, Iruñeko eta Tuterako hiri-inguru funtzionalaren barruan daudenak kanpo utzita, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da. Horri esker, doakoa da bai toki-erakundeentzat bai parte-hartzaileentzat ere.

XEHETASUN GUZTIAK HEMEN

Programa bereziki diseinaturik dago lehentasunezko kolektiboetan arrakala digitala murrizteko, hala nola 64 urtetik gorakoetan, emakumeetan eta 18 urtetik beherakoetan.  Edukiei dagokienez, egun, adinekoei eta emakumeei zuzenduriko formakuntza edukiak prest dituzte eta 18 urtetik beherakoentzako materiala prestatzen ari dira laster eskuragarri egoteko.

Proposamenak bi ikastaro mota eskaintzen ditu. Batetik, 10 orduko prestakuntza ekintzak, interesdunen beharretara egokitzeko malgutasunarekin. Eta bestetik, 8 orduko moduluetan antolaturiko prestakuntza pilulak, gai zehatz bati buruzkoak; adibidez, zibersegurtasuna edo izapideak administrazioarekin jorratzekoak.

CNAI enpresa izango da ikastaroak emango dituena eta hark kudeatuko ditu izen-emateak, espazioen erreserba eta, beharrezkoa balitz, informatika ekipoen alokairua. Programa 2026ko ekainaren 30a bitartean egongo da abian eta antolatu daitekeen ikastaro kopurua mugagabea da.

Acerca – Cartel eusk.

Acerca Navarra – Flyer eusk.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba