2024ko otsailak 26

Animaliak Babesteari buruzko Foru Legearen aplikazioa eta animaliak hartzeko zentroen eredua jorratu du NUKFk Aierdi kontseilariarekin

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hedapen kanpaina bat abiatu du, toki entitateekin eta albaitaritza klinikekin lankidetzan, herritarrei eta lagun egiteko animalien jabeei eragiten dieten afera praktikoen inguruan

Foto noticia

Animaliak Babesteari buruzko Foru Legeak lagun egiteko animaliekin loturiko hainbat betebehar jarri dizkie toki entitateei; besteak beste, katuen koloniak sortzeko eta zaintzeko eta zakurrentzako zentroak edukitzeko eta mantentzeko betebeharra.  Legeak beste betebehar batzuk ere ezartzen dizkie toki entitateei eta herritarrei. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José María Aierdik eta NUKFko lehendakari Xabier Alcuazek bilkura egin zuten otsailaren 6an, neurri horien abiatzea jorratzeko eta lagun egiteko animalien jabeei horien berri emateko.

Bilkura berean izan ziren, halaber, Ignacio Gil Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia eta Berta Enrique Federazioko idazkari nagusia, bai eta Teresa Nagore eta Asun Nieto Departamentuko eta Federazioko aholkulari juridikoak ere, hurrenez hurren.

Zakurrak hartzeko zentroen sistema arrazional baten sorrera, legeak udalei horren ardura esleitzen dienez gero, Federazioak egindako proposamena izan da uste baitu instalazio horien sarea Foru Administrazioarekin adostu egin behar dela eta horrek kofinantzatu behar duela. Legeak berak dioenez, neurriak bete ahal izateko egonkortasun finantzarioa bermatu beharko zaie toki entitateei.

Horrekin loturik, Departamentua lantzen ari den zirriborro batean diagnostikoa, proposamena eta ezarpen-kostuen kalkulu zenbatetsiarekin batera biltzen diren lerro nagusiak aurreratu zizkion kontseilariak NUKFko lehendakariari. Zirriborro hori toki entitateek edo beste eragileek egiten dituzten proposamenekin erkatuko dute, batera lanketa bat egiteko eta animaliak hartzeko zentro horien eredua eta hedapena egiteko jarduketa plana diseinatzeko.

Bestalde, Aierdi kontseilariak lagun egiteko animalien foruko eta estatuko araudi berriari eta Nafarroan duen aplikazioari buruzko dibulgaziozko gida bat ere erakutsi zion Xabier Alcuazi. Gidak legedi berriak maskoten edo lagun egiteko animalien jabeei sortu ahal zaizkien zalantzak argitu asmo du. Gida udal guztietara igorriko da hedapena egiteko.

Lagun egiteko animalien gidari buruzko dibulgaziozko kanpaina, udalen, kontzejuen eta albaitaritza kliniken bidez egingo da nagusiki. Horiei azalpen esku-orriak igorriko zaizkie baita kartela QR kode batekin. Kode horrek gida osatu batera bideratuko ditu erabiltzaileak bertan legeen izenburu osoak eta interes orokorreko alderdiak jorratzen direlarik.

Era berean, bideo bat egin dute Departamentuko web-orrira bideratzen zaituena orri horretan baitago informazio guztia argitaraturik.

Dibulgaziozko kanpainak lagun egiteko animaliak zeintzuk diren azaltzen du bai eta jabeek dituzten betebeharrak ere, zakurrek prestakuntza ikastarorik egin behar duten edo asegurua eduki behar duten azaltzen du, lepoko elektrikoak erabili daitezkeen eta zein kasutan, animaliak antzutu behar diren edota zer egin gure maskotak kumeak baditu. Horiek eta beste hainbat alderdi biltzen dira triptiko batean laburbildurik eta gida osatuago batean garaturik.

 

Argazki oina

Landa Garapeneko Departamentuko ordezkariek eta NUKFk animaliak hartzeko etorkizuneko sarearen inguruan ideiak partekatu zituzten.

Volver arriba