2023ko apirilak 4
Aldizkari ofizialek udal eta kontzejuetarako hauteskundeetarako deialdiak argitaratu dituzte
Estatuko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialek udal eta kontzejuetarako hauteskundeetarako deia egiten duten ebazpenak argitaratu dituzte.
Estatuan, apirilaren 4ko 80. EAOk argitara eman du 207/2023 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, toki hauteskundeak eta Ceuta eta Melillako Batzordeenak deitzen dituena 2023ko maiatzaren 28rako.
Nafarroari dagokionez aldiz, apirilaren 4ko 68. NAO Bereziak kaleratu du 34/2023 Foru Dekretua, martxoaren 29koa, Nafarroako kontzejuetarako hauteskundeetarako deialdia egiten duena.
Gainera, NAOk Gobernuaren Erabaki bat ere argitaratu du zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeetan erabili beharreko boto-paperen, gutun-azalen eta inprimakien ereduak.