Udalentzako dirulaguntzak baso-suteen arriskua saihesteko prebentzio jarduerak egin ditzaten
Guztira 30.000 euroko zenbatekoa dute dirulaguntzek eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da

Nafarroako Gobernuak toki-erakundeei zuzenduriko laguntza deialdi bat onetsi du Donejakue Bideak Foru Komunitatea zeharkatzen dituen bost ibilbideetan ostatuen, atsedenlekuen eta paisaien jasangarritasuna sustatzeko. Xede horretarako 716.641,73 euroko zenbatekoa gorde dute Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik.
Zehazki, diruz lagungarriak diren jarduketak dagokion eskaera aurkeztu ondoren gauzatu eta fakturatu behar dira, eta beranduenez 2026ko maiatzaren 30erako. Diruz lagundu ahalko diren proiektuak deialdiak aurreikusitako hiru arloetako baten barruan egon beharko dira. Honako hauek dira diruz lagunduko diren arloak: titulartasun publikoko ostatu jasangarriak eta zirkularrak sortzea edo egokitzea, ekonomia zirkularraren printzipioen arabera; atsedenleku zirkularrak sortzea eta paisaia eta ingurumena kontserbatzeko jarduketak egitea; Nafarroan Bidearen zatien irisgarritasuna egokitzea eta hobetzea.
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 31a bitartean zabalik egongo da, egun hori barne, eta Nafarroako Gobernuko tramiteen katalogoan dagokion fitxaren bidez modu elektronikoan egin beharko dira.
Informazio gehiago, hemen:
Guztira 30.000 euroko zenbatekoa dute dirulaguntzek eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da
Diru laguntzak 2026rako eta 2027rako izango dira. Ia hiru milioiko aurrekontua dute eta Nafarroako 143 udalerriri eta 166 kontzejuri onura ekar diezaiekete
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 16a bitartean zabalik egongo da eta 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra gauzatutako proiektuak finantzatuko dira