2023ko maiatzak 3

38 udalek eta 77 kontzejuk ez dute hauteskunderik egingo hautagaitzarik ez dutelako

250 biztanletik gorako 50 udalerritan alkatetza nork hartuko duen jakina da hautagai-zerrenda bakarra aurkeztu delako

Foto noticia

Guztira, 38 udaletan eta 77 kontzejutan ez dira tokiko hauteskundeak egingo datorren maiatzaren 28an, hautagaitzarik aurkeztu ez delako. Udalei dagokienez, 2019an baino gehiago dira, 31 ziren orduan, eta 2015ean baino gehiago ere bai; urte horretan 24 izan ziren.

Kontzejuetara etorrita berriz, 2019an 84 izan ziren hautagaitzarik gabekoak, oraingo honetan gutxiago. 2015arekin alderatuta ordea, 26 gutxiago dira orain orduan 103 baitzeuden egoera horretan.

Bi toki entitate mota horietarako Espainiako Gobernuak (udalen kasuan) eta Nafarroakoak (kontzejuetaz ari bagara) berriro ere hauteskundeak deituko dituzte azaroan legeak ezartzen dituen epeei jarraiki. Orduan ere hautagairik ez balego, Nafarroako Gobernuak kudeaketa batzordeak izendatuko lituzke.

Gogoan izan behar da hala ere, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak ezartzen duenaren arabera, bi hauteskunde ziklo osotan hautagai-zerrendarik ez edukitzeagatik hauteskundeak egiten ez dituzten kontzejuak desagertu egingo direla. Hortaz, kontzejuren batek 2019an hauteskunderik egin ez bazuen eta aurten ere maiatzean edo azaroan hala egiten ez badu, egoera horretan egongo da.

 

Hautagaitza bakarra duten entitateak: 104 udal eta 247 kontzeju

Nabarmentzekoa da hautagaitza bakarra duten toki entitateen kopurua: 104 udal eta 247 kontzeju.

Udalen kasuan, 50ek badakite, dagoeneko, nor izango duten alkate, 250 biztanle edo gehiago dituztenez, legearen arabera zerrenda buruari baitagokio alkatetza.

250 biztanletik beherako eta 100etik gorako udaletan berriz, bost udalkide hautatzen dituzte eta horiek hautaturiko pertsona izango da alkatea. Gauza bera gertatzen da hiru udalkidez osaturiko Batzarra duten 100 biztanletik beherako udaletan. Beraz, hautagai zerrenda bakarra aurkeztu bada ere, oraindik ez da alkatetza hartuko duen pertsona ezagutzen.

Hala ere, kontzeju irekiaren arabera gobernatzen duten 100 biztanletik beherako udaletan bertako herritarrak dira presidentea hautatzen dutenak. Pertsona bat soilik aurkeztu bada, hura izango da presidentetza izango duena.

Kontzejuetan ordea, hauteskundeetan bozka gehien lortu dituen pertsona izango da kontzeju burua.

 

Hautagaitzarik ez duten udalerriak: 38

Hauteskunde partzialetara dei egingo zaie (azaroan izan ohi dira)

Aranaratxe, Arantza, Areso, Aribe, Atetz, Auritz, Barasoain, Bargota, Beire, Beraskoain, Bidankoze, Burgi, Deikaztelu, Eratsun, Eslaba, Etaiu, Ezkaroze, Garde, Garralda, Hiriberri, Iturmendi, Itzaltzu, Izaba, Legaria, Lezaun, Muruzabal, Nabaskoze, Orbaitzeta, Orisoain, Orotz-Betelu, Sartze, Tirapu, Urrotz, Urzainki, Uterga, Uztarroze, Zare, Zubieta.

 

Hautagaitzarik ez duten kontzejuak: 77

Hauteskunde partzialetara dei egingo zaie (azaroan izan ohi dira)

Azedo, Aitzoain, Alkotz, Anotz, Antxoritz, Arazuri, Arbontze, Ardatz-Itzagaondoa, Aritzaleta, Arraitz-Orkin, Arre, Arruitz, Artaxo, Artabia, Artatza, Asiain, Aizpurgi, Aurizberri, Auza, Azantza, Azotz, Baraibar, Bearin, Beorburu, Berriogoiti, Bizkarreta-Gerendiain, Zenborain, Ziganda, Ekai-Longida, Eltso, Eltzaburu, Esnotz, Etsain, Eugi, Eultz, Girgillao, Ibero, Ibiltzieta, Igari, Iguzkitza, Imarkoain, Inbuluzketa, Intza, Iraizotz, Iribas, Iturgoien, Izu, Labeaga, Larrasoaña, Lintzoain, Metauten, Mezkiritz, Mugiro, Nagore, Narbarte, Nabaskoze, Olague, Olaitz, Olabe, Olatz, Orikain, Osakar, Ostitz, Errezu, Saldise, San Vicente, Sartze, Sorauren, Suarbe, Tebas, Traibuenas, Urbiola, Uskartze, Ustaize, Uztegi, Zarikiegi, Zenotz, Zufia, Zuhatzu.

 

Hautagaitza bakarra duten udalerriak (104):

Abartzuza, Abaurregaina, Abaurrepea, Aberin, Agoitz, Allo, Ameskoabarren, Anue, Añorbe, Araitz, Arakil, Aras, Arbizu, Arellano, Aria, Armañantzas, Arroitz, Artazu, Azuelo, Bakaiku, Barbarin, Barillas, Basaburua, Bertizarana, Betelu, Bidaurreta, Biurrun-Olkotz, Donamaria, El Busto, Elgorriaga, Eneritz, Erromantzatua, Erronkari, Espartza Zaraitzu, Etxarri, Etxauri, Eulate, Ezkurra, Ezporogi, Galipentzu, Galoze, Garaioa, Garinoain, Gazteluberri, Goizueta, Goñi, Gorza, Ibargoiti, Igantzi, Imotz, Irañeta, Ituren, Itzagaondoa, Jaitz, Lakuntza, Lantz, Larraona, Larraun, Leatxe, Legarda, Leotz, Lerga, Lizoainibar-Arriasgoiti, Longida, Luzaide, Mañeru, Marañón, Mélida, Mendaza, Metauten, Mirafuentes, Murieta, Murillo El Cuende, Obanos, Oibar, Oiz, Oko, Olaibar, Olexoa, Ollaran, Oloritz, Orbara, Orontze, Orreaga, Petilla Aragoi, Puiu, Saldias, San Martin Unx, Santakara, Santsol, Sorlada, Sunbilla, Ukar, Ultzama, Untziti, Urdiain, Urraulbeiti, Urrotz-Hiria, Uxue, Villamayor de Monjardín, Xabier, Zirauki, Ziritza, Zuñiga.

 

Hautagaitza bakarra duten 250 biztanletik gorako udalak: 50

Dagoeneko badakite alkatetza nork hartuko duen

Abartzuza, Aberin, Agoitz, Allo, Ameskoabarren, Anue, Añorbe, Araitz, Arakil, Arbizu, Arroitz, Bakaiku, Barillas, Basaburua, Bertizarana, Betelu, Donamaria, Eneritz, Etxauri, Eulate, Garinoain, Goizueta, Ibargoiti, Igantzi, Imotz, Ituren, Lakuntza, Larraun, Lizoainibar-Arriasgoiti, Longida, Luzaide, Mañeru, Mélida, Mendaza, Metauten, Murieta, Murillo el Cuende, Obanos, Oibar, Olaibar, Ollaran., Puiu, San Martin Unx, Santakara, Sunbilla, Ultzama, Urdiain, Urraulbeiti, Urrotz-Hiria, Zirauki.

 

Hautagaitza bakarra duten kontzejuak (247):

Abintzao, Ageza, Aginaga, Aietxu, Aintzioa, Aizkoa, Aizpun, Aldaba, Aldatz, Alli, Allotz, Altzorritz, Altzuza, Amillao, Amunarriz, Anotzibar, Aos, Aranguren, Arbeitza, Ardatz-Eguesibar, Argiñano, Aritz, Aritzala, Aritzu, Arlegi, Arraitza, Arraitz-Orkin, Arrarats, Arribe-Atallu, Arrieta, Arripodas, Artaitz, Artazkoz, Arteaga, Artieda, Asarta, Astitz, Astrain, Atondo, Azkarate, Azketa, Azotz, Azpa, Azparren, Azpirotz-Lezaeta, Badostain, Bakedao, Ballariain, Barindao, Beasoain-Egillor, Beratsain, Berriobeiti, Beruete, Bidaurre, Billabeta, Biloria, Biotzari, Biurrun, Cordovilla, Domeñu, Dorrao, Egiarreta, Egozkue, Egues, Ekai, Ekala, Elia, Elkano, Elkarte, Elortz, Enderitz, Eraso, Eritze, Eritzegoiti, Errada, Errazkin, Erripa, Erro, Errotz, Espartza, Estenotz, Etulain, Etxabarri, Etxague, Etxaleku, Etxarren, Etxarri, Etxeberri, Eusa, Ezkirotz, Figarol, Gabarderal, Gaintza, Galar, Galbarra, Galdeano, Ganuza, Garisoain, Gartzaron, Gartziriain, Gaskue, Gazolatz, Gelbentzu, Genbe, Gendulain, Gerendiain,Gerendiain, Getze Galar, Getze Ibargoiti, Girgillano-Etxarren, Goldaratz, Goñi, Gorozin, Gorriti, Gorrontz-Olano, Gorza, Gulia, Hiriberri Arakil, Hiriberri Deierri, Hiriberri-Artzibar, Ibiriku, Ibiriku Deierri, Idozin, Igoa, Ihabar, Ihaben, Ilarregi, Iltzarbe, Imirizaldu, Iragi, Iratxeta, Irurozki, Irurre, Itsaso, Itza, Itzalle, Izize, Izko, Izkue, Izurdiaga, Izurtzu, Jauntsarats, Labiano, Lakabe, Lakar, Lapoblación, Larrageta, Larraia, Larraintzar, Larraiotz, Larunbe, Latasa, Latasa (Imotz), Leazkue, Legasa, Leotz, Lerate, Lizarraga, Lizarragabengoa, Lizaso, Lizasoain, Lorka, Lotza, Madotz, Makirriain, Markalain, Mendaza, Mendibil, Mendilibarri, Muetz, Muneta, Muniain Gesalatz, Murelu Deierri, Murelu-Longida, Murillo El Cuende, Muru Artederreta, Muru-Astrain, Murugarren, Muskitz, Nabatz, Narkue, Nuin, Oderitz, Oieregi, Olatz-Subitza, Oleta, Olkotz, Ollakarizketa, Ollo, Ollobarren, Ollogoien, Oloritz, Oltza, Ongotz, Orondritz, Ororbia, Orrio, Osakain, Osinaga, Oskotz, Otiñano, Otxobi, Paternain, Rocaforte, Sagaseta, Saigots, San Martin-Ameskoa, Saragueta, Sarasate, Sarasibar, Saratsa, Satrustegi, Senosiain, Soltxaga, Subitza, Taxoare, Ubago, Ubani, Udabe-Beramendi, Ugar, Uitzi, Ulibarri, Ultzurrun, Unanu, Undio, Untziti, Untzu, Urdaitz, Urdanotz, Uritz, Urritza, Urritzola, Urritzola-Galain, Zabal, Zabaldika, Zabalegi, Zabalzeta, Zarrantz, Zia, Ziaurritz, Zilbeti, Zildotz, Zizur Txikia, Zolina, Zubiri, Zudaire, Zurukuain.

 

Hautagai bakarra duten 50 biztanletik beherako kontzejuak edo hautagaitza gehiago izanik kontzeju ireki moduan aritzea erabaki dutenak (116):

Lehendakari bat hautatuko dute eta, beraz, hautagai bakar hori izango da kontzeju burua

Abintzao, Ageza, Aginaga, Aietxu, Aintzioa, Aizpun, Alli, Altzorritz, Amillao, Anotzibar, Aos, Argiñano, Aritz, Arrieta, Arripodas, Artaitz, Artazkotz, Arteaga, Asarta, Astitz, Atondo, Azketa, Azpa, Azparren, Ballariain, Beratsain, Bidaurre, Billabeta, Biloria, Domeñu, Egozkue, Ekai, Ekala, Elia, Elkarte, Eraso, Eritzegoiti, Estenotz, Etulain, Etxague, Etxarren-Girgillao, Gaintza, Galbarra, Garisoain, Gartziriain, Gelbentzu, Genbe, Gendulain, Gerendiain, Goldaratz, Goñi, Gorozin, Gorrontz-Olano, Gorza, Hiriberri Deierri, Hiriberri-Artzibar, Ihaben, Imirizaldu, Iragi, Irurozki, Itsaso, Itzalle, Izize, Izurtzu, Jauntsarats, Lakabe, Lapoblación, Larraiotz, Latasa, Latasa (Imotz), Leazkue, Leotz, Lerate, Lizarragabengoa, Madotz, Markalain, Mendilibarri, Muetz, Muneta, Muniain Gesalatz, Murelu Deierri, Murelu-Longida, Murillo El Cuende, Muskitz, Nabatz, Narkue, Oieregi, Olatz-Subitza, Oleta, Olkotz, Ollobarren, Ollogoien, Ongotz, Orondritz, Osinaga, Rocaforte, Sagaseta, Saragueta, Sarasibar, Satrustegi, Senosiain, Ubago, Ugar, Ulibarri, Untzu, Urdanotz, Uritz, Urritza, Urritzola, Zabaldika, Zabalegi, Zabalzeta, Zarrantz, Zia, Zildotz, Zolina.

Volver arriba