35 zinegotzik parte hartu dute NUKFk antolaturiko gizarte zerbitzuei buruzko saioan
Saioa hautetsi berriei zuzenduriko hainbat gairen inguruko hitzaldi zikloaren barruan kokatzen da. Azaroaren 27an eta 28an beste bi saio egingo dira toki ogasunei eta berdintasunari buruz
Joan den azaroaren 21ean 35 zinegotzik parte hartu zuten NUKFk hauteskundeen ondoren hautetsi berrientzat antolaturiko gizarte zerbitzuei eta garapenerako lankidetzari buruzko hitzaldian.
Saioan, Gema Mañú Burlatako oinarrizko gizarte zerbitzuen arduradunak udal gizarte zerbitzuen araudia, eskumenak, jarduerak, finantzaketa, langileen egitura eta erronkak azaldu zituen.
Nafarroako Gobernuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak ordea, Departamentuak gizarte zerbitzuekin loturik dituen jarduketa ildoen eta udalen enplegu sozial babestuko dirulaguntza deialdiaren berri eman zuen.
Azkenik, Juan Jesús Echaide Nafarroako Garapenerako Lankidetzako Toki Funtsaren koordinatzaileak Nafarroako toki entitateen garapenerako lankidetzaren ezaugarriak hizpide izan zituen.
Hitzaldi horren ondotik, orain, toki ogasunei buruzko beste bat izango da azaroaren 27an eta genero berdintasunari buruzko beste bat 28an.
Hitzaldiak gizarte zerbitzuekin loturiko 35 zinegotzi bildu zituen.