Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Tokiko Inbertsioen Planaren (TIP) tokiko programazioko jarduera-ildoak behin-behinean onartzea erabaki du, 2026-2028 plangintza-aldirako.
Modu horretan, Nafarroako 173 entitatek, tartean 133 udalerrik, milioi erdi biztanle inguru dituztenek, 39,8 milioi euro jasoko dituzte, eta, horri esker, 84,6 milioi euroko inbertsioa egin ahal izango da, hornidura-, saneamendu- eta euri-sareetarako, saredun edo sarerik gabeko zoladuretarako, zeharbideak urbanizatzeko eta udal- eta kontzeju-zuzkiduretarako.
Ebazpen guztiak argitaratu dira
TIParen tokiko programazioaren barnean egingo diren jarduerei dagokienez, hogei udaletxetan egingo dira eta zazpi kontzeju-etxeetan. Horrez gain, honako hauetan egingo dira jarduerak: hamahiru hilerri, hamahiru kirol-instalazio, erabilera anitzeko hamahiru instalazio, 16 etxebizitza, hornidura-, saneamendu eta euri-arloko 91 sare, sarea duten berrogeita hamar zoladura, sarerik gabeko 67 zoladura eta zazpi zeharbide.
TIParen tokiko programazioa honela banatuko da: 12,2 milioi euro jarriko dira hornidura-, saneamendu- eta euri-sareetarako, eta 19,9 milioi euroko inbertsioak egin ahal izango dira; beste 12,2 milioi euro izango dira saredun zoladuretarako, 30,2 milioi euroko inbertsioak egin ahal izateko; 7,2 milioi udal- eta kontzeju-zuzkidurak finantzatzeko, 17,9 milioiko inbertsioak egin ahal izateko; sarerik gabeko zoladuretarako 4,8 milioi euroko finantzaketa egongo da, eta 8,8 milioi euroko inbertsioak egin ahal izango dira; azkenik, zeharbideak urbanizatzeko 3,1 milioi euro bideratuko dira, eta 7,7 milioi euroko inbertsioa egin ahal izango da.
Urtarrilaren 19an sinatu zen ebazpena, hornidura-, saneamendu- eta euri-sareetan eta sareak dituzten zoladuretan egingo diren inbertsioen zerrenda behin-behinean onartzen duena. Nafarroako Gobernuak guztira 24,5 milioi euroko ekarpena egingo du atal honetan, eta 51,1 milioi euroko inbertsioak egin ahal izango dira.
Aldez aurretik, tokiko 78 entitatetan 82 jarduera egiteko ebazpena onartu zen, udal eta kontzejuen zuzkidura-programaren barruan, eta, horretarako, 7,2 milioi euro bideratuko dira; halaber, Nafarroako tokiko 60 entitatetan sarerik gabeko zoladuretarako 67 jarduera egiteko 4,8 milioi euroko ekarpena jasotzen duen ebazpena onartu zen; eta zazpi zeharbidetako jarduerak egiteko, berriz, 3,1 milioi euroko ekarpena.
Ehun milioi 152 milioiko inbertsiorako
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, TIParen 2026-2028 plangintza-aldian, ehun milioi euro jarriko ditu, eta, horiei esker, 152 milioi euroko inbertsioa egin ahal izango da.
Era horretan, toki-programazioa inbertsio-programekin osatuko da, goi-hornidurako ekintzetarako, hiri-hondakinen tratamendurako eta TIParen ekarpen ekonomikoaren % 30a izango duten azterlan eta proiektuetarako; hots, 30 milioi euro 2026-2028 denboraldirako. Beste horrenbeste bideratuko da determinazio askeko programarako, eta, horren bidez, toki-entitate onuradunek zehaztutako inbertsioak finantzatu ahal izango dira.
HORNIDURA, SANEAMENDU ETA EURI UREN SAREAK
ERANSKINA. BEHIN-BEHINEAN SARTUTAKO INBERTSIOAK
ERANSKINA. ERRESERBA-ZERRENDAKO INBERTSIOAK
ERANSKINA. INBERTSIO EZ ONARGARRIAK
ZEHARBIDEEN URBANIZAZIOA
ERANSKINA. BEHIN-BEHINEAN SARTUTAKO INBERTSIOAK
ERANSKINA. ERRESERBA-ZERRENDAKO INBERTSIOAK
ERANSKINA. INBERTSIO EZ ONARGARRIAK
SARERIK GABEKO ZOLADURAK
ERANSKINA. BEHIN-BEHINEAN SARTUTAKO INBERTSIOAK
ERANSKINA. ERRESERBA-ZERRENDAKO INBERTSIOAK
ERANSKINA. INBERTSIO EZ ONARGARRIAK
UDAL ETA KONTZEJU ZUZKIDURAK
ERANSKINA. BEHIN-BEHINEAN SARTUTAKO INBERTSIOAK
ERANSKINA. ERRESERBA-ZERRENDAKO INBERTSIOAK
ERANSKINA. INBERTSIO EZ ONARGARRIAK