2025eko maiatzak 8

16/2022 Foru Legearen aldaketa onetsi da, Foru Administrazioak emandako gaikuntza duten kontu-hartzaileen eta idazkarien kargu-hartzea ahalbidetuko duena

Aldi baterako kontratazio zerrenda subsidiario bat gaitu da izendapen- eta gaikuntza-proposamenak dituzten izangaiak merezimenduen salbuespenezko lehiaketan integratzeko

Foto noticia

Parlamentuaren osoko bilkurak gaur onetsi du Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legea aldatzeko Foru Legea.

Legeak 16/2022 Foru Legearen 8. artikuluaren 2. apartatua kendu egiten du. Horren arabera, “1. artikuluan aurreikusten diren merezimendu-lehiaketa berezietan lanpostua adjudikatzen zaienak eta 3.etik 7.era bitarteko artikuluetan aurreikusitako hautaprozesuen ondorioz foru-gaikuntza lortzen dutenak egun berean jabetuko dira izendatuak izan direneko lanpostuaz”.

Ildo horretatik, gogoratu behar da ezen, 2024ko irailaren 10eko Autoaren bidez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak erabaki zuela konstituzio-kontrakotasuneko arazoa planteatzea 16/2022 Foru Legearen 6. artikuluaren 1. eta 2. apartatuen aurka, merezimendu lehiaketa bidez Funtzio Publikora sartzeko salbuespenezko prozesua arautzen baitu (145 lanpostu, 122 idazkari eta 23 kontu-hartzaile).

Berrikuntza nagusia aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat gaitzea da. Zerrenda hori txanda irekiko deialdietatik eta egonkortze prozesutik eratorritakoekiko subsidiarioa izanen da (biak oposizio-lehiaketa bidez, 37 lanpostu, idazkaritzako 31 eta kontu-hartzailetzako 6), eta merezimendu lehiaketaren salbuespenezko sistematik datozen izendapen- eta gaikuntza-proposamenak dituzten izangaiek osatuko dute.

Volver arriba