ALDI BATERAKO LANGILEEN EGONKORTZE PROZESUAK
Joan den urteko abenduaren 28an 20/21 Legea onetsi zen, zeinak premiazko neurriak ezartzen dituen enplegu publikoaren behin behinekotasuna murrizteko.
Hala, Legeak bitarteko funtzionarioentzako araudi berria eta langileak egonkortzeko bi prozesu berri ezartzen ditu. Bi prozesu horiek epe zehatzetan egin beharko dira eta epeak luzaezinak izango dira. Epe horiek bete ahal izateko, Espainiak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean hartutako konpromisoen arabera Europatik jasoko dituen funtsak iritsi beharko dira.
Funtzio Publikoko eta Toki Administrazioko Departamentuek jakinarazi moduan, orain, zenbait arau-xedapen egiteko lanetan ari dira. Batetik, estatuko araudiari egokitzeko eta bestetik, Foru Komunitateko gaikuntza duten langileentzako egonkortze-prozesu espezifikoak garatzeko (idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako postuak).
Arau-testu horiek onetsi bitartean, web-gunean atal hau sortu dugu gaiaren inguruko informazioaren berri emateko: erreferentziazko araudia, irizpide orientatzaileak, dokumentazio teknikoa etab.
Oraingoz, prozesu horiek abian jartzeko orientabideei buruzko Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren Legerako eta Ebazpenerako esteka eransten dugu, gida orientagarri gisa balio dezakeena. Horrekin batera, NUKFko zerbitzu teknikoek egindako dokumentu bat ere erantsi dugu prozesu horietan kontuan hartu beharreko lanpostuak identifikatzen eta egonkortze prozesuak prestatzen laguntzeko.
Era berean, zerbitzu teknikoek zalantzak eta kontsultak argitzeko aholkularitza zerbitzua emango dute.
EGONKORTZE PROZESUAK GAUZATZEKO NEURRIAK EZARTZEN DITUEN FORU LEGEA
Nafarroako Parlamentuak ekainaren 9ko saioan, honakoa baliozkotu zuen: 2/2022 Foru Lege-dekretua, maiatzaren 23koa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Halaber, foru lege-proiektu gisa premiazko prozeduraren bidez izapidetzea erabaki zuen.
Prozesu parlamentarioaren ostean, uztailaren 14ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialak honakoa argitaratu du: 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.
19/2022 Foru Legeak 2/2022 Foru Lege-dekretuaren eduki ia osoa errepikatzen badu ere, honakoak dira dakartzan berritasun aipagarrienak:
- Merezimenduak baloratzeari dagokionez, 8. artikuluko oposizio-lehiaketaren prozeduran eta 9. artikuluko merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozeduran “Beste Merezimendu batzuk” atalean emandako puntuazioa aldatu da deialdiaren xede den lanpostuan sartzeko prozesu bat gainditu denean lanposturik lortu gabe.
- Bestalde, Zazpigarren Xedapen Gehigarriak Nafarroako toki-erakundeek deitzen dituzten egonkortze-prozeduretara aurkeztu
ARAUDIA
Funtzio Publikoko Ministerioaren ebazpena, langileen egonkortze prozesuei buruzkoa (2022.04.1)
DOKUMENTUAK
NUKFko zerbitzu teknikoek egonkortze prozesuei buruz egindako txostena (gaztelaniaz)