HAUTETSIAK
Toki udalbatza berriak eratu ondoren, Federazioak hautetsi berrientzako ikastaroa eskainiko du Nafarroako Toki Administrazioaren oinarrizko alderdien inguruan.
Ikastaroa arratsalde bateko saioa izango da eta, bertan, laburki honako gaiak jorratuko dituzte: toki entitateen antolaketa eta funtzionamendua, eskumenak, udaletako eta kontzejuetako organoen eskumenak, aurrekontuak eta horiekin loturiko araudia, finantza egonkortasunari buruzko araudia, kontratuak, hirigintza eta abar. Gai horiek guztiak Federazioaren langile teknikariek azalduko dituzte.
Saioetan, gainera, azalpenaz gain parte-hartzaileei gida bat emango zaie. Hona hemen saioen datak eta tokiak:
Kontzejuentzako saioak
Ekainak 22. UNED Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren egoitza. Iruña. 16:30etatik 19:00etara 16:30etatik 19:00etara
Udalentzako saioak
Iruñeko saioa: Ekainak 27. UNED Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren egoitza. Iruña. 16:30etatik 19:00etara
Lizarrako saioa: Ekainak 29. Jurramendiko Mankomunitateko egoitza. 16:30etatik 19:00etara
Tuterako saioa: Uztailak 3. Erriberako Mankomunitateko egoitza. 16:30etatik 19:00etara