Toki entitateetako politika publikoetan berdintasuna eta genero ikuspegia jorratzeko oinarrizko ikastaroa

Norentzat: Hala nahi duten langile guztientzat.

Eduki orokorra: 1. modulua: Genero berdintasunaren inguruko hasierako hausnarketak:

  • Berdintasunaren ameskeria apurtzen: ebidentzia batzuk.
  • Oinarrizko kontzeptuak: sexu-genero sistema, desberdinkeriak mantentzeko mekanismoak, diskriminazioak (zuzena, zeharkakoa eta anizkoitza), sexuaren araberako lan segregazioa (horizontala eta bertikala), soldata arrakala, hizkuntzaren komunikazio inklusiboa eta irudiak, ekintza positiboa, zeharkakotasuna, ahalduntzea, generoarekiko garrantzia, berregituratze sozial erantzukidea…
  • Nafarroako toki entitateen konpromisoa genero berdintasunarekin: argudioak legea betetzetik haratago.
  • Berdintasunaren alorreko toki politika baten aldeko hautua: erresistentziak eta erronkak.
  1. modulua: Toki mailako berdintasun politiken kontzeptua eta xedea:
  • Berdintasun politika zer den eta zer dakarren berarekin.
  • Lege esparrua: Europa, estatua eta toki esparrua.
  • Diskurtsoetatik praktikara: toki berdintasun politika kudeatzeko zikloa.
  • Udaletako berdintasun arloetako lana planifikatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko ibilbidea.
  • Toki berdintasun politika bat garatzeko tresna praktikoak.
  1. modulua: Genero berdintasunaren ikuspegia zeharkakoa bihurtzea toki mailako politika sektorialetan.

Data: On line

Iraupena: 10 ordu

Irakaslea: Postal3

Izena eman

Volver arriba