Genero indarkeriari buruzko oinarrizko ikastaroa

Norentzat: Hala nahi duten langile guztientzat.

Eduki orokorra: 1. modulua: Emakumeek pairatutako hainbat indarkeria matxistari buruzko hausnarketa kontzeptualak:

  • Oinarrizko kontzeptu batzuk: Emakumeen kontrako indarkeria adierazpenak eta formak, indarkeriaren zikloa, genero indarkeriari buruzko mitoak, mikromatxismoak, neomatxismoa, sare sozialak, maitasun erromantikoaren mitoa, sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena…
  • Hausnartzeko eta ikasteko beste kontzeptu batzuk: prostituzioa, haurdunaldi subrogatua, emakumezkoen genitalen mutilazioa, emakumeen eta nesken salerosketa eta sexu-esplotazioa.
  1. modulua: Emakumeen kontrako indarkeria antzemateko jarraibideak.
  2. modulua: Legedia, erabakiak eta protokoloak:
  • 14/2015 Foru Legearen ikuspegia eta irismena: 14/2015 Foru Legeak jasotzen dituen jomuga garrantzitsuenak eta arreta sistema integralean duten eragina.
  • Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean Koordinatzeko Nafarroako Erakunde Arteko III. Akordioa eta genero indarkeriaren aurkako Estatuko Ituna. Bi horiek toki entitateetan duten aplikazioa.
  • Jai eremuetan sexu erasoen aurrean erakundeek ekiteko toki protokoloa eta hilketa/homizidio kasuetan eta emakumeen kontrako beste egoera larrietan jarduteko protokoloa. Biak Emakumeen aurkako indarkeriaren aurreko jarduera koordinatzeko toki Protokoloen Gidan oinarriturik daude.
  • Nafarroan emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzeko eta mutilazio horren aurrean jarduteko protokoloa.
  • Sexu esplotaziora bideratutako salerosketaren biktima diren emakume eta neskekin jarduteko eta koordinatzeko protokoloa.
  1. modulua: Toki entitateetan zer jarduera egin ditzakegu emakumeen aurkako indarkeriaren alorrean genero indarkeriaren aurkako Estatuko Itunaren barruan? Jarduera horiek egiteko dirulaguntzak.

Ikastaroak amaierako ebaluazio-azterketa bat du.

Data: On line. Maiatzaren 13tik ekainaren 16ra

Iraupena: 10 ordu

Hizkuntza: Gaztelania

Irakaslea: Postal3

Izena eman

Volver arriba