Zabalik da Nafarroan eguneko zentroak eraikitzeko eta horietan obrak amaitzeko dirulaguntza deialdia
2025eko martxoak 19 - 2025eko apirilak 22

Nafarroako Gobernuak eguneko zentro berriak eraikitzeko edo bukatu gabekoetan obrak amaitzeko dirulaguntza deialdia zabaldu du Foru Komunitateko toki-erakundeentzat. Helburua adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen arretarako azpiegiturak sendotzea da, pertsonarengan ardaztutako arreta eredu berria, efizientzia energetikoaren irizpideak eta zaintza lanen digitalizazioa aintzat hartuta.
2025ari dagokion deialdiko laguntza horiek norgehiagokako araubidean emango dira eta 700.000 euroko zuzkidura dute. Toki-erakunde bakoitzak gehienez ere 400.000 euroko finantzaketa lortu ahalko du zentro bakoitzeko.
Jarduketa diruz lagungarriak
Honako jarduketa hauek diruz lagundu ahalko dira:
- Obrak idatzi eta zuzentzeko proiektu teknikoak.
- Eguneko zentro berriak eraikitzeko obrak.
- Eguneko zentroak amaitzeko obrak zentro horiek abian jartzeko.
- Jarduketek Nafarroan gizarte zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
Epea eta dokumentazioa
Erakunde interesdunek 2025eko martxoaren 19tik apirilaren 22ra aurkeztu ahalko dituzte eskaerak eta horrekin batera honako dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute: gauzatu beharreko proiektuaren memoria, proiektua gauzatzeko denbora-plangintza, aurrekontu xehea eta baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, otsailaren 11ko 20/2025 Foru Agindua kontsultatu ahal da.