UNED – Turismoa, erronka demografikoa eta lurralde kohesioa – Espainiako hiri ertain eta txikiei buruzko III. sinposioa (gaztelaniaz)

2025eko otsailak 13 - 2025eko otsailak 14

Foto evento

    UNED Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak hirugarren sinposio bat antolatu du 2025eko otsailaren 13an eta 14an “turismoa, erronka demografikoa eta lurralde kohesioa” lelopean. Ekimenak helburu bikoitza du: batetik, hiri ertain eta txikiek turismoaren fenomenoarekin duten harremana aztertzea. Hiri horientzat turismoa garapen eragile zein gainbeherarako faktore izan daiteke baliabideak eraginkortasunez erabiltzen ez badira eta proiektuetan (batzuetan proiektu zentzugabeetan) xahutzen badira, hiri bakoitzak berez duen ahalmenetik urrun hori baita edozein garapen proiektutan lehentasun izan beharko lukeena. Bigarrenik, jarduerak asmo du Espainiako administrazioko maila ezberdinetan lurralde kohesioari eta erronka demografikoari buruzko ikuspegia eskaintzea eta ematen ari diren urratsak erakustea.

    Sinposiorako komunikazioak eta posterrak igor daitezke. Aukeratuak izanez gero, jardueran zehar jendaurrean aurkeztuko dira.

    IZEN-EMATEA

    Jarduera honetan aurrez aurre edo online parte har daiteke zuzenean edo aurrez grabaturik, bertaratu beharrik gabe.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba