Udal musika eskolentzako dirulaguntzen 2024ko deialdia
2024ko maiatzak 27 - 2024ko ekainak 14

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak berriki onartu du udal-titulartasuneko musika-eskolen funtzionamendu- eta mantentze-gastuetarako urteko laguntzen deialdia, eta 3,4 milioi euroko partida bideratu da horretarako (2023an baino 200.000 gehiago).
Dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte Nafarroan kokaturik dauden musika eskolen titularrak diren toki administrazioek eta haiei loturik edo haien mende dauden entitateek, baldin eta 2023ko abenduaren 31n Hezkuntza Departamentuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik badaude eta 2023-2024 ikasturte osoan, hasten denetik bukatu arte, jardunean irauten badute.
Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko ekainak 13
Nafarroako Gobernuko erregistroko bulegoetan edota telematika bidez honako esteka baliatuta: ESTEKA