
Transition Manager Ikastaroa (profil politikoa)
2026ko urtarrilak 19 - 2026ko otsailak 20

Trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren esparruan erabaki estrategikoak hartzeko tresnak behar dituzu? Esparru politikoan lan egiten baduzu, PLAN4CET proiektuak doako prestakuntza eskaintzen dizu, gaitasun berriak eskura ditzazun.
TRANSITION MANAGER IKASTAROA (profil politikoa)
- Datak: urtarrilaren 19tik otsailaren 20ra
- 10 ordu guztira, online
- 5 grabatutako saioak, 2 ordukoak bakoitza, modu autonomoan eta pertsona bakoitzaren erritmoan jarrai daitezkeenak
- Saioa amaitzean, azken inkesta bat egin beharko da
- Prestakuntza otsailaren 20rako osatu beharko da, titulua lortu ahal izateko
MODULUAK
1. Europar Batasunaren energiari eta klimari buruzko politikak eta dirulaguntzak.
2. CETa eta ekintza plan sektorialetan integratzea.
3. Gobernantza horizontala eta bertikala.
4. Lidergoa eta epe luzerako ikuspegia partekatzea.

