Tokiko Kudeaketa Publikoan espezializatzeko ikastaroa (gaztelaniaz)

2023ko ekainak 5 - 2023ko ekainak 22

    Tokiko Kudeaketa Publikoan espezializatzeko ikastaroa FEMParen 2023ko Prestakuntza Planaren prestakuntza programa nagusietako bat da. Prestakuntza ibilbide bat da, malgua eta parte-hartzaileen beharretara eta prestasunera egokitzen dena. Eduki teoriko eta praktikoak egun toki lidergoak dituen erronkei egokituak daude bereziki. Hasiera eta amaierako saioak aurrez aurreko modalitatean egingo dira. Hasierako saioen amaieratik bukaerako saiora bitarte, e-learning motako ikaskuntza-aldi bat egongo da.

    Honakoak dira deialdi honetan eskaintzen diren moduluak:

    • A MODULUA: GOBERNANTZA, PLANGINTZA ETA KUDEAKETA ESTRATEGIKOA. Hasierako saioak:  2023ko ekainak 5 eta 6. Bukaerako saioa: 2023ko irailak 11. Informazio gehigarria hemen.
    •  B MODULUA: LIDERGORAKO ETA TOKI GIDARITZA PUBLIKORAKO GAITASUNAK. Hasierako saioak: 2023ko ekainak 7 eta 8. Bukaerako saioa: 2023ko irailak 12. Informazio gehigarria hemen.
    •  C MODULUA: TOKI ADMINISTRAZIOKO GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA. Hasierako saioak: 2023ko ekainak 12 eta 13. Bukaerako saioa: 2023ko irailak 13. Informazio gehigarria hemen.
    •  D MODULUA: TOKI ADMINISTRAZIOAREN ERALDAKETA ETA DIGITALIZAZIOA. Hasierako saioak: 2023ko ekainak 14 eta 15. Bukaerako saioa: 2023ko irailak 14. Informazio gehigarria hemen.
    •  E MODULUA: TOKI MARKETINGA ETA KOMUNIKAZIOA. Hasierako saioak: 2023ko ekainak 19 eta 20. Bukaerako saioa: 2023ko irailak 18. Informazio gehigarria hemen.
    •  F MODULUA: KALITATEA ETA BERRIKUNTZA TOKI ADMINISTRAZIOAN. Hasierako saioak: 2023ko ekainak 21 eta 22. Bukaerako saioa: 2023ko irailak 19. Informazio gehigarria hemen.

      

    IZEN-EMATEAK: Moduluren batean parte hartu nahi izanez gero, honako bi urratsak egin beharko dituzu:

    1. Honako estekan (https://forms.office.com/e/gZPXy2nzXJ) aurkituko duzun inprimakia bete AUKERATUTAKO MODULUAK LEHENTASUNAREN ARABERA ADIERAZITA, lehenbizi aukeratu duzun modulua eskuragarri ez badago beste bat esleitzeko. Ikastaroan onartua izateko, ezinbestekoa da FEMParen Prestakuntzako, Ikasketetako eta Funtzio Publikoko zuzendariordetzatik posta elektroniko bat jasotzea behin betiko ikasleen zerrendan onartua izan zarela baiesteko.
    2. Ondoren, formacion.femp.es/formacion atarian erregistratu behar duzu eta nahi dituzun modulu guztietan izen-ematea egin.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba