
Tokiko Hiri Agenda 2026 dirulaguntzak
2026ko ekainak 13

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 562.000 euroko diru-laguntzen deialdia onetsi du, Nafarroako udalerriek beren Tokiko Hiri Agenda egin dezaten eta Toki Agendetan jasotako proiektuak eta jarduerak gauza ditzaten.
Deialdi honen xedea hurrengo lerroentzako dirulaguntzen araubidea ezartzea da:
- A1 Lerroa). Tokiko Hiri Agenda egitea.
- A2 Lerroa). Tokiko Hiri Agendaren Ekintza Planean jasotako ekintzak behar bezala definitzeko eta garatzeko beharrezkoak diren azterlanak edo lan teknikoak egitea.
- B Lerroa). Tokiko Hiri Agenden Ekintza-Plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak egitea.
Espainiako Hiri Agendaren webgunea
Beste urte batzuetan hirigintza-arloan ekintza berritzaileak egiteko toki-erakundeei egindako deialdien esparruan diruz lagundutako jarduerak eta Jardunbide Egokiak kontsulta ditzazkezu
Informazio guztia, hemen: FITXA TEKNIKOA

