Toki Gobernu berritzaile hoberenak saritzeko InnovaGloc sarien bigarren edizioa

2022ko apirilak 19 - 2022ko maiatzak 31

    Sariaren oinarriei jarraiki, toki entitate guztiak aurkez daitezke sariaren bigarren edizio honetara kategoria batean edo guztietan:

    1. a) Udalbatzari emaniko saria.
    2. b) Toki sektore publikoaren entitateei emaniko saria (enpresekin, fundazioekin eta beste erakunde batzuekin lotuta).
    3. c) Zuzendaritza Nagusi bati edo Koordinazio Nagusi sektorial bati emaniko saria.

    Sarietara aurkezteko epea maiatzaren 31n bukatuko da. Balizko hautagaiek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, datorren maiatzaren 4an bideokonferentzia bat egingo da 12:30ean. Bertan, sarien metodologia diseinatu dutenek egiten zaizkien galderei erantzungo diete. Saio horretan parte hartu ahal izateko, ondoren zehazten den estekan zenbait datu bete beharko dira apirilaren 29ra arte: https://forms.gle/izFFJdhtmoNgrKnT7

    Maiatzaren 3an, hurrengo eguneko saiora konektatzeko esteka jasoko dute parte-hartzaileek.

    Sarietan parte hartzeko berriz, oinarrietan dauden eranskinak bete ondoren, honako posta elektronikora bidali beharko dira: modernizacion@femp.es

    Zalantzak argitzeko, jarri harremanetan hemen: jnuno@femp.es

    OINARRIAK ETA ERANSKINAK

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba