Toki-erakundeentzako dirulaguntzak Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan proiektuak gauzatzeko

2026ko maiatzak 21

Foto evento

    Nafarroako Gobernuak laguntza deialdi berria zabaldu du Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan proiektuak egiteko.

    Deialdiaren xedea da proiektuak edo ekintzak finantzatzea Nafarroa Ezagutu Sarean integratutako espazioen eta ibilbideen lurralde-eremuan, proiektuek lurralde horien kudeaketari eta garapen jasangarriari laguntzen badiote, erronka demografikoari aurre egite aldera.

    Deialdiak 200.000 euroko zuzkidura du toki-erakundeek aurkezturiko jasangarritasuneko proiektu eta programetarako. Instrukzio-organoak onartutako aurrekontuaren % 80 diruz lagunduko da eta gehienez ere 25.000 euro jasoko ditu erakunde onuradun bakoitzak, erabilgarri dagoen aurrekontua agortu arte.

    Erakunde bakoitzak eskaera bat baino gehiago aurkez dezake deialdira.

    Argibide gehiago:

    DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA

    FITXA TEKNIKOA

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba