
Toki-erakundeei dirulaguntzak: jubiloteka-programak
2026ko uztailak 30
On line
Deialdi honen xedea da entitateei emanen zaizkien dirulaguntzen araubidea ezartzea, jubiloteka-programak gara ditzaten 2026. urtean. Programa horien hartzaileek 65 urte baino gehiago izan behar dute, eta ahultasun zantzuak erakutsi, baina mendekotasunik gabe. Halaber, 60 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak ere izaten ahalko dira hartzaile.
Mendekotasun moderatua duten pertsonek ere parte hartzen ahalko dute, baldin eta funtzionaltasun-maila nahikoa badute programan parte hartzeko. Mendekotasun moderatua duten pertsonek ezin izanen dute inola ere bete jubilotekako plazen % 30 baino gehiago.
Programek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Gutxienez zortzi hilabeteko iraupena 2026an.
b) Egunean gutxienez 3 ordu izanen dira, astean gutxienez 3 egunetan, edo, bestela, egunean 2 ordu, astean gutxienez 4 egunetan. Salbuespenez, baldin mankomunitate batean jubiloteka zerbitzua ematen bada, fisikoki, herri batean baino gehiagotan, zerbitzuaren asteko orduak gutxienez 8 izanen dira guztira, mankomunitateko herri guztien artean.
c) Esku hartzeko esparruak: Jarduera fisikoa eta gaikuntza funtzionala; Kognitiboa, Emozional-afektiboa eta soziala.
Diseinatzen ahalko dira programa batzuk helburu dutenak aholkularitza, prestakuntza eta informazioa ematea adinekoen eta/edo mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile ez-profesionalei. Programa horiek diseinatzean, helburua izanen da informazioa eta aholkularitza sustatzea, bai eta taldekako esku hartze psikoedukatiboak ere, familia zaintzaileentzat. Sustatuko dira tratu onean oinarritutako jardunbideak.
d) Jubiloteka-programetan kontratatu behar dira, batetik, osasunaren edo gizartearen arloko unibertsitate-titulua duten profesionalak, programa diseinatzeko, eta bestetik, programa gauzatuko duten profesionalak, erabiltzaileak zuzenean artatuko dituztenak; azken horiek izan beharko dute gizarte eta/edo osasun arloko prestakuntza arautua gutxienez. Salbuespenez, baldin toki-erakunde edo mankomunitate batean zailtasun bereziak badituzte eskatutako lanbide-profila lortzeko, baimendu daiteke, justifikatu ondoren, kontratatzea bestelako prestakuntza duten profesionalak.
Jubilotekako jarduerak egokitu behar dira parte-hartzaile bakoitzaren egoerara, kontuan izanik haren osasun egoera, desgaitasuna eta/edo mendekotasuna.
Inola ere ez da dirulaguntzarik emanen erabiltzaileen etxeetan egiten diren programetarako.
Informazión gehiago: FITXA TÉKNIKOA


