Toki entitateentzako dirulaguntzak 2024. urtean bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea sustatuko duten proiektuak egiteko

2024ko apirilak 4 - 2024ko apirilak 26

Foto evento

    Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak dirulaguntzen deialdi bat onartu du Komunitateko toki entitateentzat, aurten bizilagunen kontziliazioa sustatzera bideratutako programak gara ditzaten. Guztira, 200.000 euroko laguntza aurreikusi da horretarako.

    Laguntzak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak kudeatzen ditu zuzenean eta familiei zuzenduriko jardunbide egokiak eta ekintzak diruz laguntzea asmo izateaz gain, dirulaguntzak zaintza behar duten pertsonak (adingabeak eta adinekoak) eta/edo desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten edo haietaz arduratzen diren pertsonei ere zuzenduta daude. Eskaerak telematika bidez aurkeztu beharko dira 2024ko apirilaren 26ra bitarte.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba