Toki entitateei zuzenduriko dirulaguntza deialdia, “Servicio Responsable” programa abian jartzeko
2023ko irailak 19 - 2023ko urriak 3
Espainiako Udal eta Probintzien Federazioaren (FEMParen) eta Drogei buruzko Plan Nazionala garatzeko Osasun Ministerioaren Gobernu Ordezkaritzaren arteko 2023ko lankidetzaren barruan, bi erakundeek toki esparruko jarduketak bultzatzen dituzte droga mendekotasunaren alorrean prebentzio-jarduketak egiteko. Honakoa da esku-hartzeko lerro nagusietako bat: “Servicio Responsable” izeneko programa ezartzea. Programak aisialdi segurua, osasungarria, arduratsua eta kalitatezkoa sustatu asmo du.
Deialdiaren oinarriak, jarraibide praktikoak eta dokumentu guztiak ikusteko egin klik hemen.
Eskaerak aurkezteko epea: Urriak 3
Herritarren eta Eskubide Sozialetako Arloa eskura duzue zalantzak argitu edo informazio gehigarria eskatzeko (telefonoa: 91 364 37 00; e-mail: asuntossociales@femp.es).