Tailerra: Lorezaintza jasangarria eta parte-hartzailea
2025eko ekainak 19

Aurten ere, Nafarroako Klima eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunak, eta LIFE-IP Nadapta-CC proiektuaren esparruan, prestakuntza-tailer berri bat antolatu du 2025erako.
- Data: ekainaren 19an, 9:00etatik 14:00etara
- Tokia: San Pedro Ingurumen Hezkuntzako Museoa, Iruña
- Toki-erakundeetako politikari eta teknikariei zuzenduta (lorezaintza, ingurumena, parte-hartzea, hirigintza…).
Oraingoan, hiri-naturalizazioa eta klima-aldaketara eta herritarren parte-hartzera egokitutako lorazaintza izango da prestakuntza-saioaren gaia
Erreferentziazko bi hizlari izango dituzte:
- Lorena Escuer – Biologoa, hiri-biodibertsitatean aditua eta «Txorko biziak» proiektuaren sortzailea.
- Mikel Baztan – Orain Klima aholkularitza enpresaren sortzailea, berdeguneen kudeaketan esperientzia saritua duena.
Izen-ematea ekainaren 13ra arte zabalik: Izena emateko formularioa