
Pirinioetako despopulazioari aurre egiteko diru-laguntzak
2026ko ekainak 19

Lurralde Kohesioko Departamentuak bi laguntza-ebazpen onetsi ditu Pirinioetako despopulazioari aurre egiteko tokiko-erakundeek eta inguruko irabazi-asmorik gabeko elkarteek bultzatutako ekimenak babesteko. Pirinioetako toki-erakundeentzako dirulaguntzak 190.000 eurokoak dira, eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak, berriz, 85.000 eurokoak.
Toki-erakundeentzako laguntzak Pirinioetako Planean planteatutako eskaerei eta premiei erantzuten lagunduko duten ekintza guztietarako pentsatuta daude, Planaren helburuak lortzen laguntzeko. Ekintzek honako gai hauek dituzte ardatz: turismo iraunkorra; hurbileko merkataritza; zerbitzuak; industriak; ekintzailetza berdea; lurralde-garapen iraunkorra; abeltzaintza; nekazaritza; basogintza; etxebizitza; garraioak eta azpiegiturak.
Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen % 80 izango da, baldin eta proiektua toki-erakunde batek banaka aurkezten badu, eta 15.000 euro artekoa gehienez. % 90eko diru-laguntza jasoko dute aldiz, toki-erakunde bik edo gehiagok aurkeztutako proiektuek; 20.000 euro gehienez.
Informazio guztia: FITXA TEKNIKOA

