“Parte-hartze politiko feminista aro digitalean” jardunaldia

2026ko apirilak 18

Foto evento

    Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NABI), EmakumeOn – Emakume Politikoen Foroa Programa Bateratuaren esparruan, “Parte-hartze politiko feminista aro digitalean” lurraldeen arteko saioa antolatu du. Apirilaren 18an izango da, 10:00etatik 14:00etara, Iruñeko Civican zentroan. Jardunaldian, akademia, asoziazionismo eta aktibismo munduko aditu feministek oztopoak jorratuko dituzte, baina baita eraldaketa digitalak gaur egun planteatzen dituen ahalduntze eta aktibismo aukerak ere.

    Jardunaldia emakumeen mugimendu asoziatiboan edota feministan parte hartzen duten emakumeei, emakume politikoei, politikan esperientzia dutenei edo ez dutenei, eta eremu politiko edo sozialean parte hartzeko interesa dutenei zuzenduta dago.

    Animatu eta eman izena esteka honen bidez, apirilaren 10a baino lehen:  https://forms.gle/faGvZCuKAiFtJmPQ8

    Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu INAIren webgunea: https://www.igualdadnavarra.es/eu/parte-hartze-politiko-feminista-aro-digitalean

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba