OINARRIZKO PRESTAKUNTZA: “TOKI-ERAKUNDEETAN ENERGIA KUDEATZEKO GIDA”
2025eko maiatzak 27 - 2025eko ekainak 3

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa aurten egiten ari den jardueren artean, Toki-erakundeetan energia kudeatzeko gida bat argitaratu du.
Gidaren eduki nagusia ezagutarazteko, prestakuntza ekintza bat antolatu dugu, hiru zatitan:
- Bi orduko online saio bat. Bertan, gidan jorratzen diren oinarrizko edukiak azalduko dira eta parte-hartzaileen kontsulta guztiei erantzungo zaie. Maiatzak 27. 10:30-12:30.
- Aurrez aurreko saio praktiko bat biomasaren kudeaketaren inguruan. Biomasa lortzen denetik hasi eta instalazioetan erabiltzerainoko prozesua azalduko da. Larraintzarren izango da (Ultzamako Udala). Ekainak 3. 10:30-12:30
- Aurrez aurreko saio bat Andosillako erretiratuentzako zentroko instalazio aerotermikoa eta fotovoltaikoa ezagutzeko. Ekainak 10. 10:30-12:30