NUPen despopulazioaren aurkako prestakuntza-praktiken programa

2026ko ekainak 30

Foto evento

    Jendegabetzen ari diren Nafarroako herrietan 250 langiletik behera dituzten entitate publiko zein pribatuei dago zuzendua Raíces/Sustraiak programa.

    Nafarroako Gobernuak finantzatutako programa horren bidez, unibertsitateko prestakuntza duten gazteek lagundu egiten diete NUPeko prestakuntza-praktikak eginez jendez husteko arriskuan dauden lekuetako proiektuei.

    Hala, Nafarroako lurraldeen arteko oreka berreskuratzen laguntzen du programak, giza kapitala eramaten baitu leku jendegabetuetara hango egitura produktiboa, soziala eta ekonomikoa dinamizatzeko.

    Zer ekarpen egiten du programa?

    • Ez du inolako kosturik entitateentzat.
    • Gazte talentudunak erakartzen ditu.
    • Aholkularitza ematen du prestakuntza-plana definitzeko.
    • Proiektu berriak eta ekintzailetza bultzatzen ditu.

    Nolakoak dira praktikak

    • 300 eta 450 ordu bitartean udan.
    • Programak finantzatutako ikasteko laguntza

    Gehienez 27postu emanen dira programan.

    Deskargatu hemen eskaera

    INFORMAZIO GEHIAGO

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba