Nafarroako toki erakundeentzako dirulaguntzak, 2023-2024 aldian, kirol anitzeko programak susta ditzaten 6 eta 8 urte bitarteko umeentzat
2023ko abuztuak 4 - 2023ko irailak 22
Deialdia Nafarroako toki entitateei dago zuzendua. 40.000 euroko zuzkidura du eta asmo du 6 eta 8 urte bitarteko umeek ariketa fisikoa modu antolatuan egin dezaten sustatzea, betiere ume-umetatik kirolean espezializatu gabe eta adin horietan ariketa fisikoa egiteko egokiagoak diren ereduak bultzatuz.
Eskaerak aurkezteko epea: Irailak 22