Nafarroako Klimaren Astea
2026ko urriak 16 - 2026ko urriak 25

Urriaren 24an, Klima Aldaketaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoak ikusarazi nahi du Nafarroako gizarteko eragileak zer ekintza aplikatzen ari diren errealitate berriari aurre egiteko. Horregatik, Klimaren Nafarroako 2. Astean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, 2026ko urriaren 16tik 25era.
Toki-entitateak auzokideak inplikatzeko duten gaitasuna ordezkaezina da, eta horregatik, zuengana jotzen dugu guztion artean Nafarroan klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko garatzen ari diren jarduera guztien erakustaldia eraikitzeko.
Nafarroako Klimaren Astearen aterkipean, dagoeneko emaitzak dituen, martxan dagoen edo berehalako proiektua den edozein hitzaldi, jardunaldi ireki, kongresu, proiekzio, erakusketa, bisita, jolas… hartu nahi ditugu. Baldintza bakarra eta ezinbestekoa da klima-aldaketaren ondorioak arintzeko, egokitzeko edo bidezko trantsizioa egiteko ekintzei ekitea.
Horretarako, webgunea https://www.nafarroakoklimaastea.eus eguneratuko dugu proposatzen dituzuen jarduerekin.
Ekimenen berri emateko, ondoko esteka bete behar da.
