Nafarroako Gobernuak toki entitateetako gizarte zerbitzuen modernizazio digitala egiteko laguntzak deitu ditu

2023ko uztailak 21 - 2023ko urriak 31

    Nafarroako Gobernuak laguntzak deitu ditu toki entitateetako oinarrizko gizarte zerbitzuen modernizazio digitala egiteko. Laguntzak ekipo informatikoak erosteko eta egiturazko elementu informatikoak hobetzeko izango dira.

    Oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki entitateei zuzendutako laguntzak dira.  Banakako ebaluazio araubidean emango dira eta printzipio hauei jarraikiz: publikotasuna, gardentasuna, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza, helburuak betetzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientzia. Laguntzak emanen dira sarrera-ordena errespetatuz, aurrekontua agortu arte.

    Eskaerak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 21ean hasi eta 2023ko urriaren 31n amaituko da. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, horretarako, Administrazio Publikoaren eremurako Zerbitzuen atarian argitaratutako fitxa erabilita.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba