Migratzaileak eta errefuxiatuak herri txikietan eta landa-eremuan hartzeko eta gizarteratzeko nazioarteko forua

2025eko urriak 28 - 2025eko urriak 29

    Migratzaileak eta errefuxiatuak herri txikietan eta landa-eremuan hartzeko eta gizarteratzeko nazioarteko forua urriaren 28an eta 29an eginen da goizez eta arratsaldez, Tuteran eta Iruñean, hurrenez hurren.

    Jardunaldi horiek SHARE QSN+ (Quality Sponsorship Network Plus) proiektuaren barrenean daude; Nafarroako Gobernua proiektu horren partaide da, eta Europako Batzordeak ere finantzatzen du. SHARE QSN+ proiektuaren helburu orokorra da errefuxiatuak Europan are hobeki integratzea, eta sareko lana funtsezko elementutzat du.

    Foru honen gai nagusia izanen da migratzaile eta errefuxiatuen harrera nola bultzatu herri txikietan. Horrez gain, programa espezifikoak landuko dira, hala nola babes komunitarioa eta landa-eremuak zer erronka eta aukera dituen. Arlo horretako adituen hitzaldiak eta esperientziak partekatzeko topaguneak izango dira.

    Antolakuntza-kontuak direla eta, beharrezkoa da izena emateko inprimakia bete eta irailaren 3a baino lehen bidaltzea:  FORU IZENA EMATEA

    Ostatu- eta bidaia-gastuak, Europako finantzaketari esker, ordaindu eginen dira.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba