Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia

2024ko maiatzak 1 - 2024ko azaroak 30

    Nafarroako Gobernuak berriki enpresei, langile autonomoei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzenduriko 1,6 milioi euroko laguntza-lerroa onetsi du laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko.

    Zehazki, diruz lagunduko dira kontratu mugagabeak eta txandakako prestakuntza-kontratuak baita aldi baterako edo iraupen mugatuko kontratu bat kontratu mugagabe bihurtzea ere. Diruz lagunduko dira, halaber, STEM okupazioetan kontratutako emakumeekin edo genero-indarkeriaren biktimekin sinaturiko kontratuak. Eta horiek, gehienez ere, 7.800 euro jasoko dituzte. Azkenik, oinarriek lanaldi osoko txandakako prestakuntza-kontratuetarako 4.000 euro jasotzeko aukera ere aurreikusten dute.

    Aurtengo laguntzen tramitazioa maiatzaren 1etik, asteazkenetik, azaroaren 30era bitarte egin ahalko da.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba