Landa Etxebizitzaren Estrategiaren aurkezpena

2026ko apirilak 21

Erriberriko Kultur Etxea

Foto evento

    Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak  Landa Etxebizitzaren Estrategia aurkezpen ekitaldia antolatu du. Apirilaren 21ean izango da, 10:00etan, Erriberriko Kultur Etxean, eta bertan parte hartuko dute Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilariak eta Elga Molina Etxebizitzako zuzendari nagusiak.

    Bileran, toki entitateekin batera landutako plan horren helburu eta lan ildo nagusiak azalduko dira. Plan horrek Nafarroako lurralde errealitate desberdinetarako esku hartze mekanismo espezifikoak ezartzeko beharrari erantzuten dio.

    Data: 2026ko apirilaren 21a

    Ordua: 10:00etan

    Lekua: Erriberriko Kultur Etxea. Kale Nagusia, 37

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba