Lan-saioak “Tokiko birziklapen tasak hobetuko dituzten bilketa sistema eraginkorrak ezartzeko proiektua”

2023ko martxoak 13 - 2023ko martxoak 27

    Europako Batzordeak finantzatu eta Trinomics eta Metroeconomica enpresek osatutako taldeak gauzatzen duen “Tokiko birziklapen tasak hobetuko dituzten bilketa sistema eraginkorrak ezartzeko proiektuaren” barruan, toki entitateei zuzendutako lan-saio batzuk egingo dituzte.

    Saio horiek tokiko hondakinen bilketa bereiziaren tasak hobetzeko tresnak ematea dute xede Europar Batasuneko Hondakinen arloko Zuzentarauan ezarritako helburuak lortzeko eta, horrenbestez, apirilaren 8ko ekonomia zirkularra lortzeko hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzko 7/2022 Legean ezarritako helburuak erdiesteko.

    Saioen edukiak toki entitate bakoitzaren bilketa bereiziaren tasa kontuan hartuta antolatuko dira (hasiberria, maila ertaina, aurreratua edo aditua) bai eta toki entitatearen tipologia kontuan hartuta ere. Hona hemen lan-saioetarako aurreikusitako egutegia:

    Hondakin arloko prestakuntza saioen egutegia

    Prestakuntza saioak egoki antolatzeko, saioetan parte-hartzeko asmoa jakinarazi behar da honakoa zehaztuta: zenbat pertsonek parte hartuko duten, zein saiotan (zuen bilketa bereiziaren ezarpen mailaren arabera) eta toki entitatearen tipologia.

    Saioetan parte hartzeko asmoa jakinarazteko epea martxoaren 27an amaituko da.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba