Komunitate energetikoentzako laguntzak 2024ko trantsizio energetikorako
2024ko maiatzak 29 - 2024ko ekainak 28
Komunitate energetikoei zuzenduriko 2024ko trantsizio energetikorako dirulaguntzen deialdiak honako neurriak finantzatu asmo du:
Energia komunitateak definitu eta eratzeko parte-hartze prozesuak.
Jadanik eratuta dauden energia komunitateek aurrera eraman behar dituzten jarduketen plangintza, laguntza eta aholkularitza.
Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuak idaztea.
Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuetako inbertsioak.
Energia komunitateen aldeko hitzarmenak edota espazio lagapenak garatzea.
Eskaerak aurkezteko epea: Ekainak 28
Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuko tramiteetarako atariko fitxaren bidez