
Jardunaldia: Gazteei zuzenduriko proiektua gorroto diskurtsoen eta desinformazioaren aurrean
2026ko ekainak 18
Ekainaren 18an, gorroto diskurtsoei aurre egiteko nazioarteko egunean, jardunaldi bat egingo da Nafarroan arlo horretan lanean diharduten pertsona, erakunde, antolakunde eta kolektiboek elkar ezagutzeko.
Jardunaldian, egun egiten ari dena, lan hori nola hobetu eta ekintzek duten eragina jorratuko da, alderdi guztien arteko ezagutza eta koordinazioa oinarritzat harturik.
Topaketa 9:30etik 13:30era izango da Iruñeko Fuerte Príncipe egoitzako konferentzien aretoan.
Topaketara joan nahi duten erakundeei, antolakundeei, udalei eta kontzejuei parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaie.
Jardunaldia hobeto koordinatze aldera, aldez aurretik izena eman behar da, honako esteka honetan: https://forms.gle/TcqcCBGLk131brio6


