Integritate publikoa, agenda instituzionalak eta interes taldeak jardunaldia

2026ko ekainak 19

Foto evento

    Nafarroako Gobernuak “Integritate publikoa, agenda instituzionalak eta interes taldeak” jardunaldiak antolatu ditu. Saioetan, gardentasunak, integritate publikoak eta Administrazioaren eta interes-taldeen arteko harremanek aurrean dituzten erronka berriei buruz hausnartuko da.

    Berriki aldatu da Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 5/2018 Foru Legea, eta, beraz, Nafarroan etapa berri bat irekiko da arlo horretan. Hain zuzen, testuinguru horretan egingo da jardunaldia. Erreformaren bidez, zabaldu egin dira publizitate aktiboarekin lotutako betebeharrak, eskakizun berriak jaso dira agenda publikoen arloan eta
    indartu egin da interes-taldeen erregistroaren zeregina. Halaber, jardunaldiak aukera emanen du herritarren konfiantza areagotzeko, erabaki publikoak nola hartzen diren hobeki jakiteko eta kalitate gehiagoko demokrazia baterantz urratsak emateko.

    Ignacio Sáezen hitzaldi batekin emango zaio hasiera jardunaldiari. Integritate publikoari buruz arituko da, kultura partekatu gisa, arauak betetze hutsetik harago. Ondoren, bi mahai-inguru egingo dira, eta horietan, gai hauek eztabaidatuko dira: erakundeen eta interes taldeen arteko harremana, agenda instituzionalen argitalpena, eta informazio argia, ordenatua eta herritarrentzat erabilgarria eskaintzeko beharra.

    Jardunaldia zuzenduta dago arduradun publikoei, zuzendaritzako langileei eta teknikariei, gizarte erakundeei, interes-taldeei eta gobernantza gardenago, irekiago eta etikoago batean interesa duen herritar orori.

    PROGRAMA

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba