Ikastaroa: Toki ikuspegia gizakien salerosketaren aurrean eta lehenengo esku-hartzea larrialdi egoeretan
2023ko ekainak 21 - 2023ko uztailak 6
2023ko ekaina bukaeran eta uztaila hasieran bi prestakuntza ekintza egingo dira FEMParen 2023ko Prestakuntza Planaren barruan, gizakien salerosketaren aurrean toki ikuspegia eta larrialdi egoeretan lehenengo esku-hartzea lantzeko. Dagoeneko zabalik da prestakuntza ekintza horietan izen-emateko epea.
⇒ LEHENENGO ESKU-HARTZEA ETA OINARRIZKO BIZI-EUSKARRIA ETA KANPO DESFIBRILAZIO ERDI AUTOMATIKOA.
Data: Ekainaren 21etik uztailaren 4ra, e-learning modalitatean (4 ordu didaktiko) eta derrigorrezko aurrez aurreko zatia uztailaren 6an (6 ordu didaktiko) Madrilen FEMParen egoitzan (Nuncio kalea, 8).
⇒ GIZAKIEN SALEROSKETA.
Data eta ordua: 2 orduko 8 saio online (10:00etatik 12:00etara) ekainaren 26tik 29ra eta uztailaren 3tik 6ra
Parte-hartzeko eskaera egin dezakezu FEMParen prestakuntza atalera sartuta.
FEMParen web-orrian erabiltzaile gisa erregistratua ez bazaude, aldez aurretik bertan erregistratu beharko duzu http://formacion.femp.es/formacion.
Web-gune horretan ere FEMParen Prestakuntza Planaren informazio eguneratua dago eskuragarri.