IDAE web-mintegia (gaztelaniaz): argiteria publikoko proiektu singularretarako bigarren dirulaguntza deialdia
2025eko urtarrilak 20

Urtarrilaren 20an, 12:00etan, IDAEk web-mintegi bat antolatu du argiteria publikoko proiektu singularretarako bigarren dirulaguntza deialdia aurkezteko. Lehenengo deialdiak izandako arrakastaren ondoren, 155 milioi euroko zuzkidura duen bigarren hau kaleratu dute. Laguntza-lerro horren helburua da argiteria modernizatzea CO2 isuriak, udal gastua eta argi-kutsadura murrizteko.