Horizonte 2035 Plana – Udalerri Segurua
2023ko otsailak 17
Planak 2021eko martxoaren 13ko Lehendakarien Konferentziaren agindua betetzea du asmo, hain zuzen ere, Babes Zibileko Sistema Nazionalaren indartzea politikoki sustatzea.
Helburu hori betetzeko, Barne Ministerioak eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak elkarlanerako akordioa izenpetu dute. Horren arabera, Horizonte 2035 planak aurreikusten duen “Udalerri Segurua” programa abiatuko dute. Programak lurralde esparru horretan babes zibileko ekintzen eta mekanismoen ezarpena eta hobekuntza sustatzea du helburu.
- “Udalerri Segurua” programaren deialdiaren aurkezpena: Udalerri segurua_proposamena
- Datuak biltzeko fitxa. Fitxaren bukaeran deialdiari buruzko informazioa eta baldintzak zehazten dira: Deialdiaren fitxa
Proposamenak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 17an amaituko da. Fitxa honako helbidera igorri behar da: municipioseguro@femp.es.