FOROEN ZIKLOA: KONTRATAZIO PUBLIKO ARDURATSUA ETA EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOA
2023ko urriak 18 - 2023ko azaroak 8
Kontratazio publikoaren alorreko pertsona adituek sortutako foroen ziklo honekin arlo tekniko eta praktikoetan sakontzen jarraitu nahi dugu ingurumen eta gizarte alorreko baldintzak kontratazio publikorako pleguetan txertatzeko. Bestalde, merkatu-erreserben edo lizitazioen mugarri nagusiak eta berritasunak ere jorratu nahi ditugu. Hori guztia, 2018an Kontratu Publikoen Legea onetsi ondoren, azken bost urteei atzera begira.