FEMPari atxikitako toki gobernuek egiten dituzten jarduketetarako dirulaguntza deialdia, udal esparruan berdintasunaren alorreko politika publikoak planifikatzerakoan eta garatzerakoan genero zeharkakotasuna sustatuko duten ekintzak abiatzen laguntzeko.
2023ko maiatzak 12 - 2023ko ekainak 1
Deialdi publiko horretara aurkezten diren toki entitateak honakoa bete beharko dute: FEMPari atxikiak egotea, 100.000 biztanle baino gutxiago edukitzea eta 2021etik hona, gutxienez, genero-ikuspegia barne hartzen duten enplegu-planak abian jartzeko ekintza espezifikoak egin izana, lan-merkaturako sarbidean desoreka murriztera bideratuak, genero-berdintasuna sustatuz tokiko garapenerako eta, oro har, biztanleriaren ongizaterako faktore gisa.
Deialdiaren oinarriak eta eranskinak honako esteketan daude eskuragarri: https://goo.su/xH6UDjw
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 12tik ekainaren 1era izango da, bi egunak barne.
Eskaera aurkezteko, toki entitateek eranskinak bete eta sinaturik igorri beharko dituzte igualdad@femp.es helbidera.