Europako Mugikortasunaren Astea

2025eko irailak 16 - 2025eko irailak 22

Foto evento

    Dagoeneko zabalik da udalek Europako Mugikortasunaren Astean erregistratzeko epea. Izena emateko honako esteka erabili behar da: https://mobilityweek.eu/home/

    Aurtengo gaia “Mugikortasuna guztiontzat” izango da. Europako Batzordeak gai horrekin lortu nahi duena da diru-sarrerak, kokapena, generoa eta gaitasunak edozein direla ere, herritar guztiek garraio erabilgarria, irisgarria, eskuragarria, segurua eta jasangarria edukitzeak duen garrantzia erdigunean jartzea.

    Honako estekan kanpainaren inguruko informazioa eta gainontzeko informazioa dago ikusgai:

    https://mobilityweek.eu/campaign-resources/

    Parte hartzeko, udalek honako baldintzetako bat bete beharko dute, gutxienez:

    1. Astean zehar (irailaren 16tik 22ra) jarduerak antolatzea.
    2. Aurten, gutxienez neurri iraunkor bat ezarri izana.
    3. Autorik Gabeko Eguna ospatzea, ahal dela irailaren 22an.
    Volver arriba