ENERAGEN SARIAK 2023
2023ko martxoak 17 - 2023ko apirilak 14
Apirilaren 14ra arte aurkeztu ahalko dira Energiaren Sari Nazionalen 14. ediziorako hautagaitzak. Sariak EnerAgen Energia Kudeatzeko Espainiako Agentzien Elkarteak eta Energiaren Euskal Erakundeak elkarrekin antolatzen dituzte, Espainiako Red Eléctrica enpresaren babesarekin.
EnerAgen, energiaren politikak gauzatzeko eta kudeatzeko eskumena duten agentzia eta erakunde publikoz osatua, 2008az geroztik, sari horien deialdia egiten du, Estatuan energia-trantsizioaren alde egin diren proiektu eta ekimen onenak aintzatesteko jarduera gisa; oraingo honetan, 2022an.
Bost kategoria
Bost kategoria sarituko dira 14. edizio honetan: energia berriztagarriak, energia efizientzia, mugikortasun jasangarria, sentiberatzea eta hedapena, eta Energia Komunitateak.