Emakumeak, zer lurralde nahi dugu?

2025eko irailak 17 - 2025eko irailak 30

Foto evento

    EmakumeON eta Emakume Politikarien Foroa programa bateratuaren edizio berri bat abian jarri da. Programaren helburua da gobernantza feminista sustatzea Nafarroan, emakumeek modu eraginkorrean parte har dezaten arlo sozialean zein politikoan, genero-desberdintasunak eraldatzen dituzten politika publikoak eta ekintza-prozesuak sortzen laguntzeko.

    Programa Nafarroako Foru Komunitateko lau lurralde ezberdinetan ezarriko da, eta aurrez aurreko eta online saioak konbinatuko ditu. Ultzamako lurraldean saioak euskara hutsean izango dira, eta beste lurraldeetan lehenengo topaketan baloratuko dira aukera desberdinak.

    Lehen saio presentzialak 17:00etatik 20:00etara egingo dira, data hauetan:

    • Tutera: Lestonnac Gizarte Etxea – Irailak 17
    • Iruñerria: Iruñeko Emakumeen Etxea – Irailak 24
    • Ultzama: Larraintzarko Gizarte Etxea 1. solairua – Irailak 29 (euskaraz)
    • Pirinioa: Jaurrietako eskola zaharrak – Irailak 30

    Programa 16 urtetik gorako emakumeentzat da, genero-berdintasunaren gaietan interesa dutenentzat eta emakumeen parte-hartze politikoa eta soziala sustatzeko interesa dutenentzat. Esperientzia eta/edo erantzukizun politikoak dituzten edo eskuratzeko bidean dauden emakumeei eta lurraldeko elkarte-sarea osatzen dutenei ere zuzenduta dago.

    Saioek hausnarketa feministarako gune hurbila, segurua eta zuen behar eta interesetara egokitua osatzea bilatuko dute, non elkarrekin tresnak arakatuko diren emakumeek zuen herrietako bizitzan duten eragina areagotzeko.

    Programa INAI/NABIrekin koordinazio estuan ezarriko du aditu-talde batek – Idoia Lekue Peña, Marta Pajarin García, Beatriz Álvarez Ferrero.

    Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan: programasinai@navarra.es

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba