Ekonomia zirkularraren hastapen-ikastaroa
2024ko ekainak 14
NAPIk Nafarroako Administrazio Publikoetako langileei zuzenduriko ekonomia zirkularraren hastapen-ikastaroa eskaini du. Ikastaroa saio bakarrekoa izango da ekainaren 14an. Informazio gehiago eskuratzeko klikatu hemen.
Hona hemen prestakuntzaren edukia:
- Zer da ekonomia zirkularra?
- Pentsamendu-eskolak eta ekonomia zirkularraren jatorria.
- Testuingurua: Europako esparrua, nazionala eta Nafarroako garapenerako giltzarriak.
- Ekonomia zirkularraren estrategiak
- Trantsiziorako tresnak eta ekonomia zirkularraren kuantifikazioa.
- Kasu praktikoak.
Izen-emateko epea amaitu bada ere, oraindik tokiak badaude. Prestakuntza egiteko interesa dutenek Maria Carmen Santos Erdozainekin jarri beharko dira harremanetan 848 423 339 telefonoan edo mc.santos.erdozain@navarra.es posta elektronikoan.