Ekonomia zirkularraren aldeko tokiko jardunbide egokien sariak

2024ko uztailak 16 - 2024ko irailak 30

    Espainiako toki-erakundeek ekonomia zirkularraren alorrean egindako jarduketak bildu eta zabaltzeko helburuarekin antolatzen dira sari horiek. Era berean, Espainiako toki-erakundeei aitortu nahi zaie hondakinak gutxitzeko, baliabide naturalak erabiltzeak duen ondorio globala murrizteko eta baliabide horiek efizientziaz erabiltzeko ahalegina, ingurumena eta giza osasuna babesteko eta karbono gutxiko ekonomia zirkular baterako trantsizioa errazteko.

    • Sariaren oinarriak (toki-erakundeek haien hautagaitza aurkeztu dezakete honako INPRIMAKI honen bidez, 2024ko irailaren 30a bitarte).
    • Era berean, toki-erakundearen logotipoa eta aurkezturiko jarduketaren adierazgarri diren 3 argazki, gutxienez, igorri behar dituzte  sostenible@femp.es helbidera 2024ko irailaren 30era arte.
    • Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan FEMParen Garapen Jasangarrirako eta 2030 Agendako Arloarekin (91.364.37.00 / sostenible@femp.es).

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba