Doako prestakuntza ikastaro berria: Transition Manager Expres

2026ko urriak 1 - 2026ko azaroak 5

on line

Foto evento

    Plan4CET proiektu europarraren esparruan, prestakuntza berri baten berri eman nahi dizugu, trantsizio energetikoa sustatzera bideratua eta administrazio publikoetako eta enpresa-sektore publikoko teknikariei eta politikariei zuzendua.

    Ikastaroa Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak kudeatzen du, Olivoenergy consulting SLren laguntzarekin. Aholkularitza estrategikoa, merkatukoa eta teknikoa ematen du ekosistema energetiko aldakorrean aritzen diren erakundeentzat.

    Prestakuntza 2 orduko 6 saiotan egituratuta dago, on-line, eta doakoa da.

    📅 Datak: urriak 1,8,15,22,29 eta azaroak 5a

    Ordutegia: 09:30etik 11:30era

    🔗 Izena emateko formularioa irailaren 15eko 10:00ak arte hemen

    📖 Egitaraua:

    • 1go saioa: Trantsizio energetikoa orain eta etorkizuneko proiekzioak
        • Trantsizio energetikoa: kontzeptu eta baliabide garrantzitsuak
        • Testuinguru geopolitikoa eta erregulazio-esparru europarra eta nazionala
        • Hiri Agendak eta Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Ituna
        • Energiaren sektorean sortzen ari diren joerak
        • Eskura dauden eta etorkizunean egongo diren finantziazio-mekanismoak
    • 2garren saioa: Administrazio publikoen eginkizuna 
        • Trantsizio energetikoan Administrazioak dituen eginkizunak
        • Antolamendu-aldaketaren gobernantza eta kudeaketa
        • Sektoreko plan nagusiak eta horien harmonizazioa.
        • Kontratazio publiko ekologikoa eta berrikuntzaren erosketa publikoa
    • 3garren saioa: Administrazio publikoentzako irtenbideak eta proiektuak 
        • Energia positiboko distritoak eta energia-komunitateak
        • Energia-eraginkortasuna eta aktibo publikoen deskarbonizazioa
        • Mugikortasun iraunkorra
        • Pobrezia energetikoa eta zaurgarritasuna
        • Udalaren energia-kudeaketarako datuak eta digitalizazioa
        • Malgutasun energetikoa
    • 4garren saioa: Inplementaziorako beharrezko tresnak
        • Plangintza
        • Partaidetza
        • Ebaluazioa
        • Ezarpena
        • Emaitzen jarraipena, adierazleak eta monitorizazioa
    • 5garren saioa: 1. praktika – Nola erabili teoria modu praktikoan?
        • Laborategia: Taldeko jarduera praktikoa
    • 6garren saioa: 2. praktika – Nola egin eta interpretatu KEJEPak eta HMIPak?
        • Laborategia: Taldeko jarduera praktikoa

    Saio bakoitzaren ondoren, galdera-sorta bat partekatuko da, landutako edukiak finkatzeko. Ikastaroaren edukiaren %80 gainditzen duten parte-hartzaileei ikastaroaren ziurtagiria emango zaie.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba